Hurrengo egunetan 200 tren zerbitzu gutxiago eskainiko ditu Renfek Bizkaian, enpresa batzordeak salatu duenez

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 07:00

Zerbitzuen gabeziak sortuko ditu atzerapenak. / Aiaraldea.eus

Sindikatuek azpimarratu dute gidari nahiko egon arren, gerentziak txarto kudeatu dituela lan orduak eta horregatik murriztuko dutela zerbitzua hurrengo zazpi egunetan.

Bizkaiko Renfeko enpresa batzordeak salatu du hurrengo zazpi egunetan C1, C2 eta C3 lineetan (hau da, Aiaraldea barne) 200 tren zerbitzu gutxiago egongo direla. Sindikatuek, gainera, nabarmendu dute hori ez dela izango matxuren edo beharginen faltagatik, baizik eta gerentziak modu desegokian kudeatu dituelako bitartekoak.

Hain zuzen, gerenteek erabaki dute lau hilabetetan orekatzea iaz gidariek egindako gehiegizko lanaldiak. Ondorioz, nahiz eta "inoiz baino makinista gehiago egon", ez dituzte zerbitzu guztiak eskainiko. Gertatutakoa "etzigarritzat" jo du enpresa batzordeak.

Sindikatuek adierazi dute egoera aurreikusi zutela, baina konpainia publikoko arduradunek ez zietela jaramonik egin. Gauzak horrela, langileen antolakundeek barkamena eskatu diete erabiltzaileei, sortuko diren eragozpenengatik.

Jakiteko zein zerbitzu kendu dituzten, enpresak berak jakinarazi du Renfe Cercanias aplikazioa deskargatzea dela onena eta Avisos atala begiratzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide