Prekarietatea, matxismoa eta zaintza lanak izango dira protagonistak bihar Amurrio Antzokian, 'Las de Afuera' emakume migratuen antzerki taldearen eskutik

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 3a, 12:00

'Entre dos mundos' antzezlanaren irudia. / Erein

Getxon lan egiten duten 35 eta 65 urte bitarteko emakume zaintzaileek eurek sortutako antzezlana egongo da bihar Amurrio Antzokian 20:00etan.

Entre dos mundos lana helduko da bihar Amurrio Antzokira zaintza lanak, prekarietatea eta Atzerritarren Legea lantzeko, eta ez edonola. Izan ere, Getxon zaintza beharretan aritzen diren zortzi langilek osatutako Las de Afuera taldeak euren azalean bizitakoa islatuko dute.

Bederatzi emakumezkoak 35 eta 65 urte arteko adinekoak dira eta Abya Yalakoak. Horrek eta zaintza lanetan aritzeak antzeko esperientziak ekarri dizkiete: mesfidantza atzerritarrak izateagatik, zailtasunak etxebizitza duina lortzeko, oztopoak euren familiak batzeko, arazoak funtsezko eskubideak aldarrikatu dituztenean...

Bizipen horiek guztiak (matxismoa, arrazismoa, prekarietatea edota burokrazia) salatzeko sorkuntza prozesua abiatu zuten Erein Zapalduon Antzerkiaren Kolektiboarekin eta Cony Carranza Getxoko ahalduntze eskolako trebatzailearekin.

Feminismotik bideratu dute lana, antolakuntza sozialari, zaintzen banaketari eta herritar migratuen estereotipoei buruz hausnartzeko. Bihar taularatuko dute Amurrio Antzokian 20:00etan eta 5 euro balio du sarrerak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide