Arraño mendiko orkidea basatien balioa nabarmentzeko Udalak bisita gidatuen eta ekitaldi kulturalen programa bat diseinatu du

Arrañoko orkideak ezagutzeko aukera emango du egitasmoak.

Jarduera guztiak Laudiokoloreak elkarteko kideek dinamizatuko dituzte.

Programa urrian amaituko da argazki erakusketa batekin Laudioko Udalak udaberri honetan, zehazki maiatzaren 19an, Arraño mendira bisita gidatuak egingo ditu berriro ere, bertan ikus daitezkeen 20 orkidea basati baino gehiago ezagutzera emateko. Gainera, espezie horietako bi Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan agertzen dira. Ekimena Laudiokoloreko kideek dinamizatuko dute gaztelaniaz (09:00etan) eta euskaraz (11:30ean). 

Aurreko urteetan bezala, jarduera plaza mugatuak izango ditu. Hori horrela, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 651 703 137 telefonora deituz. Proposatutako ibilbideak bi ordu iraungo du eta elkarguneak Arantzar industrialdea (09:00etan) eta Kultura Etxea (11:30ean) izango dira.

Bisita gidatuaz gain beste jarduera batzuk ere egongo dira. Datorren asteazkenean, apirilaren 8an, eskola tailerra egingo da Areta Herri Eskolan Arrañoko orkideekin. Eta hurrengo egunean Agustí Agut Olarizuko Lorategi Botanikoko kontserbatzaile eta programaren arduradun teknikoaren “Zientzia herritarra: Gasteizko orkideen kontserbaziorako programa" hitzaldia eskainiko du Kultura Etxeko Arraño aretoan.

"Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor" erakusketa udazkeneko orkidea -Spiranthes spiralis- ikusteko bisita gidatu batekin inauguratuko da. Erakusketa ikusgai egongo da kultura ekipamenduaren ohiko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide