Okondoko Udalak 882.000 euro jasoko ditu Arabako Foru Planari esker

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 4a, 11:00

Hiru proiektuetara bideratuko du dirua Okondoko Udalak. / Aiaraldea.eus

Auzuneen argiteria publikora, erretiratuen egoitzara eta Laburu landa bideen konponketara bideratuko ditu tokiko erakundeak bitarteko ekonomikoak.

Okondoko Udalak jakinarazi du 882.000 euro jasoko dituela premiazko zenbait lan egikaritzeko, Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez.

Zehazki,  289.000 euro baliatuko dituzte herriko hainbat auzotan argiteria publikoaren sare orokorra jartzeko eta zabaltzeko, 513.000 euro Laburu landa-bidea egokitzeko eta konpontzeko, eta 80.000 euro udal erretiratuen zentroa birgaitzeko.

Jon Escuza alkateak oso modu positiboan baloratu du jasoko duten ekarpen ekonomikoa, baina ez dio uko egingo bestelako dirulaguntzak jasotzeari. Horiek aztertu ez ezik, proiektuen erredakzioari ere ekingo diote hurrengo hilabeteetan, obrak gauzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide