Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoak 8, dela eta prestatu beharreko egitarau bateratua egiteko asmoa duten eragile eta antolatzaileei dei egiten die, otsailaren 3a baino lehen Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezen.Informazioa emailez berdintasuna@laudio.eus edo telefonoz 94 403 48 55 helarazi daiteke. Horrez gain, otsailaren 1an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta balio anitzeko aretoan bilera bat egingo da martxoaren 8ko egitarau bateratu bat osatu ahal izateko.Deialdi berezia egin nahi diegu herritarrei emakumeen eskubideen aldeko defentsan aritu gaitezen, martxoan zehar antolatuko diren hitzorduan parte hartuz.
Tenplua irekita dagoenean bisita daiteke. Jaigunetan 11:30etatik 12:30etara. Edo aurretik deituta.