Elena Ferrante idazle misteriotsuaren Napoliko tetralogiako lehen nobelaz arituko gara irakurle klubaren otsaileko hitzorduan ("Adiskide paregabea". Igela, 2015 - Fernando Rey itzultzaile). Lila eta Lenù adiskideen ibilerak aitzakia paregabea izango dira Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Italia ezagutzeko. Eta orri hauen inguruko harrikadak botatzeko aukera paregabea guretzat, ardo on bat lagun.
Berdintasun Foroak trebakuntza saioa eta ekarpenak jasotzeko bilera egingo du.
Fernando Gómez-Busto, mediku geriatra
“Hegan egiten” bideokliparen aurkezpena egingo dute, Luis Vilek zuzenduta eta Lamuzako Guraso Elkarteak sustatuta. Proiekzioaren ostean Luis Vilek eta Juncal Altzugarai abeslariak parte hartuko dute.
Oharra: Burubio Kultur Elkartetik helarazi dute otsailaren 10ean Zea Maysek emango duen kontzertuaren aforoa mugatua izango dela, eta sarrerak aurresalmentan jarriko direla salgai, konkretuki urtarrilak 24, 26 eta 31 eta otsailak 2, 7 eta 9, Burubio Kultur Elkartean bertan eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Aurresalmentako sarreren prezioa 6 eurokoa izango da. Sarrera egunean bertan erosiz gero prezioa 8 eurokoa izango da.
Tenplua irekita dagoenean bisita daiteke. Jaigunetan 11:30etatik 12:30etara. Edo aurretik deituta.