Izena emateko azken eguna maiatzaren 25a da.
17:30 // Umeentzako jokoak, ikuskizuna eta askaria.20:00 // Bakailu eta untxi lehiaketa.22:00 // Anaitasun afaria.23:00 // Mago eta umoregile baten emanaldia.
Kartelean ikusi daiteke informazio guztia.
18:00etan KALEJIRA Euskal Mitologia Buruhandiekin Herriko plazatik hasita. 19:00etan DISKODANTZA eta txokolate jana umeentzat. 20:00etan DANTZA PLAZA eta parrillada herrikoia.
Maiatzaren 26an ostiralean Huts taldeak “Hozkailua” antzezlana eskainiko du 19:00etan Laudioalde eskolako areto nagusian. 3 euro balioko du eta “laudiOHOLTZA” programaren barruan antolatu dute.
Laudioko Udaleko Gazte Zerbitzuak antolatu ditu bi tailer, adinaren arabera (12-35 urte bitartekoentzat), ligatzean zailtasunak sumatzen dituztenentzat, eskuratzeko segurtasun gehiago errespetuz eta modu osasuntsuan egin dezaten. 2 orduko 4 moduluk osatuko dute, eta jasotzen ditu Internet sortutako errealitatea berriak ere. Horrela, edukiak hurrengoak izango dira: Ligatzen duzu eta ligatzen zaituzte? Sedukziorako teknikak Ligatze jatorra: piropoak esango dizkiogu elkarri? Internet bitartez ligatzen animatuko zara? Korapilatzen. App-ak Interneten ligatzeko. Profil ziurrak sortzen. Tailerrak egingo dituzte maiatzak 5, 12, 19 eta 26 19:00etatik 21:00ak arte. Parte hartzea derrigorrezkoa izango da behin izen eman eta gero 94 403 48 50 telefono zenbakia udaletxean 08:00etatik 14:30ak arte edo educacion@laudio.eus posta elektroniko helbidean -izena, abizenak, telefono zenbakia eta adina adierazita-. Ekintzaren prezioa 3 eurokoa izango da erroldatuentzat eta 5 euro erroldatu gabeentzat.
Artziniegako EH Bilduren irakurketa: Heldu gara legealdiaren erdira. Duela bi urte, 2015eko maiatzaren 24an, egun historikoa izan zen Artziniegarentzat, Alkatetzarako hauteskundeak indar soberanista eta ezkertiar batek irabazi zituelako lehenengo aldiz. Urte luzez EAJ agintean egon ostean, Artziniegak erabaki zuen aldaketarako ordua zela, bazela udaletxeko leihoak zabaltzeko sasoia aire freskoa eta berria sartu zedin. Ideia originalak. Gogo berritua. Bestelako kezkak. Zuok erabaki zenuten EH Bilduk ordezkatzen duen guztiaren ordua zela.Orain dela bi urte EH Bilduk irabazi zituen alkatetzarako hauteskundeak. Eta asko izan ginen ospatu genuenok. Xanpaiarekin eta irribarretsu, baita malkotan ere. Egia bihuru zen ezin baten malkoez. Garai berri bat Artziniegarentzat, guztiontzat. Hori izan zen zuon mezua, betikoek, EAJk eta PPk ulertu ez arren eta betiko kontuetara segitu arren. Baina egun horretan, maiatzaren 24 hura, garaipenaren eguna izan zen. Eta ezin izango digute sekula kendu guk denok irabazi genuen egun hori. Horregatik, ospatzeko egun bat izan zelako, nahi dugu oraingoan ere hala izatea, Hori dela eta, ostiral honetan, hilak 26, txitxiburduntzi herrikoia egingo dugu Barrenkalen, irabazi egin genuela ospatzeko. Urte bi pasatu dira, eta agindu genuena bete egin dugu: Artziniegarentzat eta Artziniegagatik lan egin. Badakizue eta egunero ikusten duzue. Eta gogo berberarekin jarraituko dugu lanean datozen bi urteotan. Eta urte biren buruan izango da zuen txanda berriz ere irabazten laguntzeko eta lortzeko EAJk eta PPk jendearen esanari muzin egiteko gaitasunik ez izatea. Jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Baina hori heldu bitartean, ospatu dezagun Garaipenaren Eguna. Aupa zuek!