Aiara Biraren berritasunak aurkeztu zituzten atzo

Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 13:06

Aiarako Bira aurkeztu zuten atzo Arespalditzako udal aretoan. Jende asko bertaratu zen eta zenbaiy berritasun azaldu zuten.

Aiara Birako XXVIII. edizioak hainbat berritasun izango du. Printzipioz, jarraian lehiatuko dituzte etapak asteburutan eta guztira 5 egongo dira. Datak hurrengoak izango dira:

Martxoak 4, Artziniega-Artziniega, 44 kilometro

Martxoak 5, Laudio-Laudio, 42 kilometro

Martxoak 11, Kexaa Murga, 39 kilometro

Martxoak 12, Okondo-Okondo, 40 kilometro

Martxoak 18, Amurrio-Amurrio, 44 kilometro

Emakumezkoen sailkapena

Emakuzmekoek lehenengo aldiz sailkapen berezitua izango dute eta maillot grisa izango da eurena.

Eskualdeko txirrindulariak

Hurrengoak izango dira eskualdeko kirolariak, Aiala Txirrindularitza Taldeari esker:

Mikel Beraza

Asier Castilla

Aimar García

Iñaki Guaresti

Gaizka Herrero

Javier Ibañez

Eneko Larrinaga

Ander Lopez

Yeray Lumbreras

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide