Hasi dira Olentzero eta Maridomingi eskualdean euskara eta ilusioa zabaltzen

Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 20:10

Urtero bezala, aurten ere menditik jaitsiko dira Olentzero eta Maridomingi, herritar guztien artean ilusioa, elkartasuna eta euskara banatzeko. Hasi dira dagoeneko eskualdeko hainbat txoko zeharkatzen, eta datozen egunetan ere beste horrenbeste bisita egingo dituzte.

Iragan asteburuan, esaterako, Murgan egon ziren Olentzero eta Maridomingi. Amurriotik ere pasa ziren, Gazte Alaiak taldeko kideekin egoteko.

Urtero bezala, aurten ere menditik jaitsiko dira Olentzero eta Maridomingi, herritar guztien artean ilusioa, elkartasuna eta euskara banatzeko. Hasi dira dagoeneko eskualdeko hainbat txoko zeharkatzen, eta datozen egunetan ere beste horrenbeste bisita egingo dituzte.

Iragan asteburuan, esaterako, Murgan egon ziren Olentzero eta Maridomingi. Amurriotik ere pasa ziren, Gazte Alaiak taldeko kideekin egoteko.
Datozen egunetan zitak ugarituko zaizkie, Aiaraldeko txoko askotan baitute hitzordua: Laudion, Artziniegan, Amurrion, Aiaran, Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Urduñan, Okondon  edota Orozkon.  Kasu batzuetan ikazkinak bertaratuko dira euren ordez, eta ume zein nagusi guztien gutunak jasoko dituzte.

Txondorrera bisita
Datorren igandean (abenduak 18), aldiz, umeak izango dira Olentzero eta Maridomingi bisitatzera joango direnak. Goikomendira bertaratuko dira, Olentzeroren etxea eta txondorra ikustera. Irteera 10:45ean izango da  eta 14:15ean itzulera. Autobuserako tiketak salgai daude dagoeneko Amurrioko Turismo Bulegoan.

Etxera deika
Aipatutako bisita guztiez gain, lan estra bat ere egingo dute Olentzero eta Maridomingik: etxera deituko diete hala eskatzen duten ume zein nagusi guztiei, gabon zoriontsuak opatzeko.

Horretarako laudioko APILLeko kideak diren saltokietan topatu daitezkeen kupoietako bat hartu eta bete behar da. Abenduaren 23ra arte egongo dira deiak egiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide