Guraso eta seme-alaben harreman parekideei buruzko saioak egingo dituzte

Erredakzioa 2017ko urt. 3a, 08:23
Berdintasunerako Coaching eta Mindfulness ikastaroa antolatu du Aiarako Koadrilak. Hiru saiok osatuko dute urtarrilaren 14an, 20an eta 27an 10:00etatik 13:00ak arte.

Tailerra Laudion izango da Kultura Etxean eta, gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. Izena emateko epea urtarrilaren 11n bukatuko da eta horretarako harremanetan jarri behar da antolatzaileekin cayala.miren@ayto.araba.eus helbide elektronikoan edo 686587889 telefono zenbakian.

Besteak beste, gogoeta egingo dute amatasunari, emozioen kudeaketari edota genero rolei buruz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide