Kutxabanken bulegoaren itxieraren aurkako plataforma sortu dute

Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 13:04
Itxieraren aurkako kartelak jarri dituzte sukurtsalean.

Sinadura bilketari ekin diote eta elkarretaratzea egingo dute ostiralean.

60 auzokidetik gora bildu ziren atzo Aretako Kultur Etxean, Kutxabanken bulegoaren itxiera dela eta. Bankuak iragarri du Aretako zein Okondoko bulegoak itxiko dituela urtarrilaren 18 eta 17an (hurrenez hurren), “errentagarriak” ez direla argudiatuta.

 

Horren aurrean zera erabaki zuten atzo bildutako aretarrek: Aretako auzokideen plataforma eratzea. Sukurtsalaren itxieraren aurkako sinadura bilketari ekin diote. Aretako taberna eta saltokietan bilduko dituzte sinadurak.

 

Mobilizazioa ostiralean

Ez dira, baina, sinadurak biltzera mugatuko: elkarretaratzea ere deitu du plataformak. Ostiral honetan egingo dute, 12:00etan bulegoaren aurrean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide