Orozkoarrek ezik, Aiaraldearrek eskurago dituzte ongizate zerbitzuak Euskal Herriko batazbestekoarekin alderatuta

Erredakzioa 2017ko urt. 19a, 08:30
Orozko da zerbitzuen eskuragarritasun murritzena duen Aiaraldeko herria. Argazkia: aiaraldea.eus

Salbuespena Orozko da, 12,4 kilometroko batazbestekoarekin.

Ikerketa plazaratu du Gaindegiak, Euskal Herrian dagoen zerbitzuen eskuragarritasunari buruz. Parametro hori kalkulatzen da Ongizate zerbitzuetara dagoen batazbesteko distantzia neurtuta.

Ondorengo azpiegituretara dagoen batezbesteko distantzia neurtzen da horretarako: hezkuntza, osasun, babes sozial, larrialdi eta bestelako azpiegitura eta zerbitzuetara dagoena (garbiguneak, euskaltegiak, posta bulegoa, kirol azpiegiturak, merkataritza txikia, liburutegia, farmaziak eta finantza establezimenduak).

Euskal Herriko udalerri guztietan egin du Gaindegiak neurketa hori. Hemen ikus daitezke Aiaraldeko emaitzak:



Eskualdeko udalerri bakoitzak duen zerbitzuen eskuragarritasunari erreparatuz (goiko taulan) sumatu daiteke kasu gehienetan Euskal Herriko batezbestekoaren (7,8 kilometro) gainetik daudela herri gehienak, distantzia laburragoa baitute ongizateko zerbitzuetara iristeko.

Hala  ere, Aiaraldeko herri bizkaitar guztiak daude Bizkaiko batezbestekoaren (4,3 kilometro) azpitik, ongizate zerbitzuak urrunago dituztenaren seinale.

Salbuespena, Orozko
Baina eskualdean badago salbuespena: Orozkon 12,4 kilometrotan kokatzen da zerbitzuen eskuragarritasuna herri horretan, Bizkaia zein Euskal Herriko bataz bestekoak aise gaindituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide