3.868 euro jaso dituzte arropa eta mantak Lesbosera bidaltzeko

Txabi Alvarado Bañares 2017ko urt. 30a, 12:19
Herritar ugarik hartu du parte diru-bilketan. Argazkia: aiaraldea.eus

Diru horrekin posiblea izango da bildutako arropa eta mantak Bartzelonatik Lesbosera ontziz garraiatzea

3.868,75 euro. Hori da errefuxiatuen aldeko arropa eta manta bilketarako taldeak eskualdeko herritarrengandik jaso duen diru-kopurua. Diru horrekin posible izango dute iragan asteko asteburuan jasotako arropa eta mantak Lesbosera eramatea, Bartzelonako portutik ontzi batean bidalita gaur bertan.

Tubos Reunidoseko langileek 1.000 euro baino gehiago jarri dituzte
Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dute Tubos Reunidoseko langileek 1.000 euro baino gehiago eman dituztela. Elkartasun kanpaina batean bildu zuten langileek diru hori, fabrikako bi beharginen aurkako epaiketa zela eta. Langileak absolbitu zituztenez, soberan geratu zitzaien diru hori, eta errefuxiatuen alde ematea erabaki dute orain.

Aiaraldeko hainbat txokotan jarri dituzten itsulapikoetan jaso dute gainontzeko dirua ekimenaren sustatzaileek. Kontu korrontea ere baliatu dute.

Pronokal fundazioari emango diote soberan geratuko zaien dirua. Egitasmoaren antolatzaileak pozik azaldu dira diru-bilketak izan duen harrerarekin.

 

Arropa eta manta bilketari buruzko bideo-erreportajea:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide