Irisgarritasuna Aiaraldean

Kongresuko alderdi guztiek babestu dute tren zerbitzuaren azpiegiturak hobetzea, Ciudadanosek ezik

Erredakzioa 2017ko ots. 16a, 09:50
Fekoor elkartearen mobilizazioa irisgarritasunaren alde. Argazkia: Antonio Muñoz

Kongresuko Sustapen Batzordean jorratu zuten atzo Renfeko C-3 linean dauden gabeziak, irisgarritasuna eta segurtasun, bereziki. Alderdi guztiek babestu zuten lanak egiteko beharra eta Gobernuari eskatu zioten gauzatzea, Ciudadanosek salbu.

EAJk aurkeztu zuen ekimena eta alderdi politiko orok, Ciudadanosek ezik, bat egin zuten C-3, C-2 eta C-1 lineen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko eskaerarekin.

Leopoldo Barreda PPko ordezkariak argitu zuen Arrankudiagako geltokian lanak egikaritu dituztela dagoeneko eta Urduñako proiektua prestatzen ari direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide