Pablo Masek irabazi zuen Arrigorriagako Herri Krosa eta Naiara Lekanda bigarrena izan zen

Erredakzioa 2017ko ots. 28a, 09:25
Naiara Lekanda izan zen helmuga gurutzatu zuen bigarren emakumea.

Pablo Masek lortu zuen lehenengo postua Arrigorriagako Herri Krosean 11.500 metroko ibilbidean. Amurrioarrak 40 minutu eta 24 segundo behar izan zituen.

Naiara Lekanda izan zen helmuga gurutzatu zuen bigarren emakumea eta 51 minutu eta 36 segundotan bete zuen lasterketa.

Bestalde, hainbat aiaraldearrek emaitza onak erdietsi zituzten. Jon Durana urduñarra 4. izan zen eta 5. Koldo Ayesta laudioarra. Josu Isasi aiararra 11. postuan geratu zen.

Arrigorriagako Herri Lasterketa igandean izan zen eta jende askok mozorroturik parte hartu zuen proban. Geuria atariak argazki bilduma argitaratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide