Jesus de Galindezi buruzko erakusketa egongo da apirilean Bañueta Kiroldegian

Erredakzioa 2017ko mar. 28a, 07:00
Jesus de Galindez, artxibo irudi batean. Argazkia: Sabino Arana Fundazioa

Sei azalpen panelek eta zenbait argazkik osatzen dute erakusketa.

Jesus de Galindezi buruzko erakusketa egongo da Amurrioko Bañueta kiroldegian ikusgai, apirilaren 1etik 30ra. Sei panel egongo dira ikusgai, hainbat argazkirekin batera.

Jatorriz Amurriokoa izan arren, Madrilen hazi zen Galindez. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta Agirre lehendakariaren eskuineko eskua izan zen. Hala ere, bere desagerpenagatik da bereziki ezaguna. 1956an ikusi zuten azkeneko aldiz, New Yorken. Teoria gehienen arabera, Rafael Trujillo diktadore dominikarrak bahitu eta erail zuen.

Ikusi hemen Galindezi buruzko erreportajea:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide