Energia diagnostiko bat abiaraziko du Udalbiltzak Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 14a, 13:53
Atzo egin zuten egitasmoa aurkezteko bilera Laudioko Udaletxean. / Udalbiltza

Energia burujabetzaren aldeko pausoak ematea bat ekimenaren xedea. Udalbiltzako Ikerbiltza proiektuko kideak eta Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako (UPV-EHU) ikasleak arituko dira elkarlanean.

Energia diagnostiko bat egingo du Udalbiltza patzuergoak Aiaraldean, “energia burujabetzaren aldeko pausoak” emateko xedearekin. Udalbiltzako Ikerbiltza proiektuko kideak eta Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako 4. mailako ikasleak arituko dira elkarlanean. 2018-2019 ikasturtetik aurrera egingo dute azterketa.

Atzo egin zuten egitasmoa aurkezteko bilera Laudioko Udaletxean. Arakaldoko, Arrankudiagako, Laudioko, Orozkoko eta Urduñako alkateak egon ziren bertan, besteak beste.

Proiektuak bi zati izango ditu. Eskualdeko tokiko balibaideen azterketa egingo dute lehenbizi, eta eraginkortasun plana garatuko lukete gero.

Euskal Herriko Unibertsitatean sortzen den jakintza udal eremuetan aplikatzea eta praktikan jartzea da Ikerbiltzaren xedea. “Dagoeneko hainbat ikasturte martxan daramatza programa honek eta egun, Euskal Herriko unibertsitateetan ikasketak burutzen dituzten ikasle batzuk udaletan egin dituzte euren gradu amaierako proiektuak udal horiek izan ditzaketen behar edo erronken inguruan euren lanak gauzatuz”, azaldu dute Udalbitzako kideek. Gaur egun hiru lan-ildo jorratzen ditu Ikerbiltza programak: Gizarte Ekonomia eta Eralatzailea, Elikadura burujabetza eta Energia Burujabetza. “Azken eremu honetan kokatzen da Aiaraldeko proiektua”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide