Luisa Ibarrolak bigarren bukatu du Espainiako Ziklokross txapelketa

Erredakzioa 2017ko urt. 9a, 16:46
Zilarrezko domina eskuratu zuen Luisa Ibarrolak./ Bizikleta.co
Luisa Ibarrola saratxoarra da Espainiako Ziklokross probako txapeldunordea. Amurrioko Txirrindulari elkartetik 5 kirolari hautatu zituzten Euskadiko Selekzioaren barruan Espainiako Ziklokross proban lehiatzeko.
 
Hala, urtarrilaren 6tik 8ra Valentzian izan dira Luisa Ibarrola, Josu Albizua, Julen Latorre, Iñaki Guaresti eta Javier Ibañez. 
 
Ibarrola Junior mailan lehiatu zen, Albizua eta Latorre 23 urtez azpikoetan eta Guaresti zein Ibañez kadeteetan. Albizuak bosgarren bukatu zuen lasterketa eta, eta Latorrek zortzigarren. Guarestik ere zortzigarren amaitu zuen txapelketa, eta Ibañezek 66. 
 
Horrenbestez, amaitu dute eskualdeko txirrindulariek ziklokross denboraldia. Datozen hilabeteak, beraz, atsedenerako edo mendi denboraldia prestatzeko erabiliko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide