San Anton jaia ospatuko dute Baranbiogoi auzunean XVIII. mendeko ohitura jarraiki

Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 12:35

Baranbiogoi auzunean San Anton jaia ospatuko da hurrengo bihar eta urtarrilaren 17an.

Jarduerarik azpimarragarriena larunbateko enkantea da, gaueko 21:00etan.

Enkante hori baselizan ospatzen da eta Baranbioko jendeak eramandako produktuei esker egiten da.
Eskaintzen diren otar gehienak txerrikiz osaturikoak dira, baina aipatu beharra dago azken urteotan kapoiak eta oilarrak ere jartzen direla  eta produktu-sorta horiek arrakasta handia edukitzen ari direla.

Pospoloa

Enkantea egiteko erabiltzen den modua berezia da, pospoloaren bitartez egiten baita. Enkantea zuzendari batek eramaten du aurrera eta bera da apaizarekin batera produktuei prezioa jartzen diona. Jarraian, otarrak zeintzuk diren ezagutzera ematen dira eta mahai txiki baten gainean jartzen dira jendeak ikusi ditzan.

Denbora galdu gabe pospoloa piztu eta enkantea abiatzen da. Jendea eskaintzak egiten hasten da eta pospoloa amatatu ahala beste bat pizten da. Azkenengo eskaintza egin eta berririk gabe 3 pospolo erretzen badira, hau izango da otarra lortuko duena.

Halaber, enkantean denek lortzen dute saria, diru-eskaintzaren truke edalontzi bat ardo bat ematen baita.

XVIII. mendeko ohitura

Produktu horiekin guztiekin lortzen den dirua Baranbiogoiko San Anton baselizaren mantentze lanetara bideratuko da.
Antzina, herrietako baselizak jendearen dohainen, limosnen, eta abarren bitartez mantentzen ziren.

Hainbat agiritan agertzen den bezala, 1738. urtetik aurrera hasi ziren Baranbiogoi auzoan helburu horretarako dirua lortzen San Anton egunean. Ohiturak gaur egun arte iraun du.

Jaia larunbatean, urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18.00etatik aurrera hasiko da bertan urtero bezala igel-toka lehiaketarekin. Arratsaldeko 20.00etan afari herrikoia egongo da eta hori bukatu bezain laster enkanteari hasiera emango zaio.

Dantzatzeko aukera ere egongo da, goizeko 4ak arte musika nagusi izango baita erromeriari esker.

Egitaraua

Larunbata, Urtarrilak 14

 18:00    igel-toka lehiaketa txikienentzat
 19:00    igel-toka lehiaketa nagusia
 20:00    herri-afaria
 21:00     enkantea
 23:00    erromeria
 04:00    txintxortada

Asteartea, Urtarrilak 17

 12:00    meza San Anton baselizan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide