Eskolako eta frontoiko argiteriak berrituko dituzte, “eraginkortasun energetikoa” lortzeko

Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 07:00
Eskolako eta frontoiko argiteria aldatzea da asmoa. Argazkia: aiaraldea.eus

Eskolako energia kontsumoa erdira jaistea aurreikusi dute.

Arrankudiagako eskolako eta frontoiko argiak Led teknologiara aldatuko ditu udalak. Lan horren helburua izango da “eraginkortasun energetikoa” hobetzea, “atmosferara isuritako CO2 eta SO2 kopuruak” murriztea eta “aurrezpen ekonomiko garrantzitsua” lortzea. Udaletik adierazi dute eskola dela, gaur egun, energia gehien kontsumitzen duen udal eraikina. Argiteria berriarekin kontsumoa erdira jaistea espero dute.

40.368 euroko aurrekontua
Proiektua egiteko 40.368 euroko aurrekontua erabiltzea aurreikusi dute. Diru laguntza bat eskatu du udalak horretarako, Bizkaiko Foru Aldundian. Ez da eraginkortasun energetikoa lortzeari begira udalerrian egingo den lehen obra izango. Kaleko argiteriako lanparak eta futbol-zelaiko fokuak aldatu dituzte aurreko urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide