Gordexolako errepidean alerta-bandak jartzea proposatu dute segurtasun arazoak konpontzeko

Erredakzioa 2017ko urt. 17a, 14:05
BI-2604 errepideko segurtasun arazoak dela eta bildu ziren udalak eta aldundiak. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Artziniegako eta Gordexolako Udalak Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkartu ziren atzo BI-2604 errepidean daukaten segurtasun arazoa lantzeko. Izan ere, bertako irtenguneek larrialdietan sortzen dituzten eragozpenak salatu zituen Mateo Lafraguak.

Arabako Foru Aldundiak hurrengo proposamena egin du, hiru fasetan banatuta:

1.  fasea:  Abiadura  murrizteko  existitzen  diren  gailuak dagoen araudira egokitzea.  

2.  fasea:  Gordexolako  hirigunearen  amaieraren  (19+300  kilometro-puntua) eta  Arabako  mugaren  artean  dagoen  zatian  jarduketak egitea  ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoen konektibitatea hobetzeko.

3.  fasea:  Aurreko  faseak  eraginkorrak  direla  egiaztatu  ondoren, abiadura murrizteko gailuak ordezkatuko dira eta  alertako  zeharkako  bandak  jarriko dira zati horretan, bai eta abiadura kontrolatzeko neurri gehigarriak ere.

Atzoko hitzorduaren ostean, erakundeek dena aztertu eta, ados egonez gero, egikaritzeko eredua adostu behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide