Ekintzaz betetako hilabetea Artziniega Museoan

Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 07:58
Hilaren 18an doakoa izango da museoko sarrera / Artziniega Museoa

Mushkum taldearen kontzertuak, mahai-inguru batek, margo lehiaketak eta doako egunak osatuko dute egitaraua.

Egitarau oparoa prestatu du Artziniega Museoak maiatzerako. Museora doan sartzeko aukera egongo da hilaren 18an. “Garai bateko josteko makinak” erakusketa azken aldiz ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.

Hurrengo egunean (maiatzak 19) konkorrei buruzko mahai-ingurua egongo da. Mateo Lafragua artziniegarrak hartuko du parte bertan, beste hainbat aditurekin batera. 19:30ean izango da solasaldia.

Musikak ere tartea izango du datozen asteetan. Mushkum rock talde aiaraldearrak doako kontzertua eskainiko du 20an, 19:30ean. 21ean, aldiz, Artziniegako Margo Lehiaketaren XX. edizioa egingo da museoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide