Korrikako lekukoen segida: "Badator zirkoa"

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Comas 2017ko mar. 27a, 09:41

Herri honek ikasi du kolosalak izango diren zirkoez ez fidatzen; baina, akaso, datorrena zirko ona da. Aurkezleak gidoitik atera ahalko du, emakume bizardk fokotik kanpo geratuko dira, eta harri jasotzailea ahula izango da. Pailazoak zurrun, serio eta kontorsionista jarri ahalko diren espazioa izango da, gehiegi tolestu izanagatik zatitan hautsi baino lehen. Zirko ibiltari hau hari-harian omen dabil hasieratik, erortzen denerako koltxonetarik gabe, baina gero eta sendoagoa da soka.

Nik ez dut sekula ikusi ezpata irensten duen inor, baina hitzak irentsi behar izanak ere badauka nahikoa meritu, eta entzuna daukat badela lekurik non artisten kantuek erre egiten dituzten entzule batzuen belarriak, su-irensle inprobisatuak agertuz. Zirko honetan hankaluzeek bertsotan antzezten dute. Beharbada, honek badakar asmatutako eta oraindik asmatu ez diren kolore guztiez egindako eta denontzat lekua daukan karpa bat; eta orduan, nik, zientziaren izenean magian sinesteari utzi dion honek, badaezpada, itxiko ditut begiak trukoak iraun bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide