Euskaltegietan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko ira. 23a, 15:27

 

Eskualdeko euskaltegietan izena emateko epea jada zabalik da. Amurrioko Udalak eskualdeko gainerako Udalerri eta Arabako Foru Aldundiarekin batera antolatutako “Merezi du!” kanpainaren baitan, 2015-2016 ikasturtean euskaltegietan matrikulatzeko informazioa helaraziko du etxe guztietara.

 

Eskualdeko euskaltegietan izena emateko epea jada zabalik da. Amurrioko Udalak eskualdeko gainerako Udalerri eta Arabako Foru Aldundiarekin batera antolatutako “Merezi du!” kanpainaren baitan, 2015-2016 ikasturtean euskaltegietan matrikulatzeko informazioa helaraziko du etxe guztietara.

Banatuko den triptikoaren bidez indarrean dauden hizkuntza eskakizunei buruzko informazioaz gain, Amurrio zein eskualdean dauden euskaltegi homologatuen berri jasoko da

Merezi du!” kanpainak euskara praktikatzea helburu duen Berbalagun programan parte hartzeko informazioa ere eskaintzen du. Talde txikietan astero ordu betez elkartzen dira euskarazko mintza praktika egiteko. Izen-ematea doakoa da.

Diru-laguntzak

Informazio orrian HABEk euskara ikasteagatik eskaintzen dituen diru-laguntzak eskatzeko informazioa luzatzen da, baita Amurrioko Udalak eskaintzen dituen bekak eskuratzeko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak ere.

Zentzu horretan, Amurrioko Udalak euskara ikasteagatik matrikulen kostuaren erdia diruz laguntzen duela gogora ekarri du. Ondorengo baldintzak bete behar izango dira diru laguntza jaso ahal izateko: 16 urte beteta izatea, Amurrion erroldatuta egotea eta %80ko asistentzia egiaztatzea. Aurreko ikasturteko (2014-2015) eskaerak urriaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar dira Amurrioko Udalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide