Benito Valbuena

Erabiltzailearen aurpegia Jon Muñoz 2014ko eka. 23a, 18:11

Laudioar askorentzat Benito Valbuena López pertsona ezezaguna den arren Laudiorekin lotura berezia dauka, nahiz eta gutxik jakin bertan kontatuko dena.

Benito Cistiernan, Leonen,  jaio eta magisteritza ikasketak burutu zituen, herri txikietan irakasle lanak eginez. Irakaskuntza askearen aldeko apustuak II. Errepublikan hedatutako misio pedagogikoetan parte hartzera eraman zuten, bere bizitza markatuko zuen jarrera aurrerakoi bat sortuz.

Gerra Zibila ematean ezkutatu eta ihes egin behar izan zuen, altxatuen aldeko Leon batean jarrera aurrerakoia izateagatik. 1938ko uztailaren hasieran Frantziara joateko nahiak Laudiora ekarri zuen, baserri batera hurbildu zenean.

Bertan Gorbeiarako bideaz galdetu eta babesa hartu zuen, bideari jarraitzeko une egokiaren zain. Baina norbaitek, babesa hartu baino lehenago, Benito Mostaxa menditik jaisten ikusi zuen eta Laudioko Udaletxera zuzendu zen, iheslari bat Laudio inguruan zegoenaren berri emanez.

Herrian, iheslariaren bila joateko asmoz, herritar boluntarioz eta Guardia Zibilez osatutako somaten bat antolatu zen. Somatenak Alketa mendian egin zuen bat Benitorekin eta bertan tiroka hil egin zuten, 1938ko uztailaren 5ean.

Benitoren gorpua asto baten gainean herrira jaitsi zuten, ehiza sari gisara, eta San Martineko hilerrian lurperatu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide