Datuak eta kontrol soziala

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2017ko ots. 23a, 23:25

Datuen garaian bizi gara. Dirudienez, hori da datorren urteetako “petrolioa”. Gizarte erabat komunikatu honetan datuak sortzen ditugu nonahi. Adituek diote, bi-hiru urtero munduan dauden datuak bikozten direla. Datuen produkzio ero honetan gaude gizakiok, sentsoreak, ordenagailuak, mugikorrak, eta abar erabiltzen modu askotan. Ezin dira ukatu datuen onurak, edo behintzat datuen erabilera zentzudunaren onurak: informazio, ezagutza eta adimen gehiago. Guzti hau gizartearen eboluzioa, portaera, beharrak... askoz hobe jakiteko, ulertzeko eta aurreikusteko.

Beste modu batean esanda, egiten eta pentsatzen duguna, gustatzen zaiguna, nora eta nola mugitzen garen, zeintzuk diren gure erlazioak, zer ikasi dugun, non egiten dugun lan. Gure osasun datuak “munduari” kontatzen dizkiogu. (...) Ez pentsa informazio hori “hor” gelditzen denik. Enpresa, gobernu eta erakunde ugari daude datu guzti horien bila, prestaketan eta analisia egiten. Ez dakigu zein interesen atzetik, eta gainera, ez daukagu horrenganako inolako kontrol aukerarik.

Teknologi berriak, askatasun eta konektibitatearen promesarekin haren kontrolpean jarri gaitu. Kezkagarriena da pozik eta konturatu gabe jarri garela horretan lanean. Datuak sortzeko aparailuak eta konexioak mantentzeko ordaindu eta guzti egiten dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide