Zinema Uneak proiektua: Euskara eta Zinemaren topagunea

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2016ko aza. 15a, 19:46

Ikus-entzunezkoa hizkuntza anitzetan ikusten dugun garai honetan eta zinemaren informazioa gurera hizkuntz ezberdinetan heltzen den aro honetan, zergatik ez informatu gure hizkuntzan, euskaraz? Iron Man, Gandalf, Batman, Mad Max o Buzz Lightyear mintzaira ezberdinetan hitz egiten badute, zergatik ez euskaraz? 

Ideia hau abiapuntu giza hartuz jaio zen Zinema Uneak proiektua. Ikus-entzunezkoaren (zinema eta telesailak) inguruan euskaraz idatzitako informazioa jaso nahi duen jendearen webgunea izan nahi duen proiektu bat.

Zinema Uneak - Krowdfunding kanpaina

Amurrion jaioa, proiektuaren helburua egunero jasotzen ditugun zinemaren inguruko berriak euskaraz eskaintzea da. Ez soilik idatzikoak, bideoak, elkarrizketak eta trailerrak ere bai. Gainera, asteroko estreinaldien fitxa teknikoak eta kritikak. Den dena euskara hutsean. Euskara eta zinema komertzialenaren arteko harremanak sakondu nahi dituen webgunea bat.

Jaio berri den Zinema Uneak elkarteak bultzatuta, sustatzaileek krowdfunding kanpaina bat abiatu dute Verkami plataforman: http://vkm.is/zinemauneak.

Zinema Uneak - Krowdfunding kanpaina

Euskarak interneten duen hutsune bat bete bahi duen proiektu honek denon laguntza behar du. Zinema eta Euskara maite badituzu, egin ekarpen bat.

Beste alde, CodeSyntax enpresa garatzen ari den behin betiko webgunearen estreinaldia abenduaren erdialderako espero da. Adi egon!

Zinema Uneak - Krowdfunding kanpaina

 

ZINEMA UNEAK

Behin behineko bloga: http://www.zinemauneak.com

Abendutik aurrera: http://www.zinemauneak.eus

Twitter: @ZinemaUneak

Facebook: http://www.facebook.com/zinemauneak

e-Posta: info@zinemauneak.eus

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide