Korrikako lekukoen segida: "Madrilen ere Korrikaren alde!"

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2017ko mar. 23a, 08:40
Aurreko edizioko irudi bat. Argazkia: Lander Arteaga Egiluz

Ez, ez dut gaizki idatzi eta ez duzue oker ulertu. Askotan dugun aurreiritzia bertan behera utzita, Madrilen euskal komunitate oparo eta zabal dago. Baditugu gure euskaltegia (urtero berrehun ikasle inguru dituena), mintzalagun taldeak, euskara sustatzeko elkartea (Euskatuak)… Eta nola ez, bi urtean behin, gure Korrika: "Korrika Txulapoa". 

Ez da ekintza berria, baina pixkanaka pixkanaka hazten joan da jaia Madrilen. Azken edizioan, 300 lagun bildu ginen euskararen alde, eta aurten jarduera berriak antolatu dira jende gehiago animatu dadin.

Euskatuak elkartearen eta Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegiaren babesarekin, urtero bezala, ekintza nagusia Korrika bera izango da; ibilbide berezi batekin. Madrilen, Korrika Txulapoak hiru gidaldi berezi ditu: Montera kalea (Iparragirrek “Gernikako Arbola” kanta lehenengo aldiz abestu zuen lekua), Puerta del Sol (Hartza eta Gurbitzaren azpian) eta Kongresuaren aurrean (Euskal Etxetik oso hurbil).

Gainera, aurten lotura berezia dauka Aiaraldeareakin: apirilaren 1ean, Korrika Txulapoaren eguna amaitzeko kontzertuak antolatu dira, eta Aiaraldeko hainbat kide dituen Siroka taldeak joko du. Hori bai, garrantzitsuena, aurrekoetan bezala, gure oihua argi eta ozenki zabaltzea izango da: gu ere Euskararen alde gaudela, Madrilen ere badagoela Euskararen aldeko komunitate zoriontsu bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide