2017/02/25 17:00

Mozorratu zaitez gurekin inauteri hauetan!

Laudioko Herriko Plaza, Laudio
Datorren larunbatean Laudion ospatuko den mozorro lehiaketan parte hartzeko asmoa dugu eta horretarako zuen laguntza beharko dugu. Baina zuen laguntza zertarako? Ba 8 eta 10 urte bitarteko gazteen laguntza beharko genuke mozorrotuta ateratzeko Laudion egingo den kalejiratxoan. Mozorroaren inguruan, lasai egon, guk ditugu mozorroak. Mozorroak nolakoak diren, gurekin harremanetan jartzen zaretenean azalduko dizuegu, sorpresa izatea nahi dugu eta! ...eta aipatutako adina ez badut? Noski etor zaitezkeela!, gurekin harremanetan jarri eta guk emango dizkizuegu argibideak egin beharrekoaren inguruan! Proiektuarekin urratsak emateko guztion laguntza beharrezkoa dugu. Gurekin harremanetan jartzeko bi aukera dituzu: Lehengoa, dei bat edo watxap bat bidaliz hurrengo zenbaki honetara: 645 32 38 79 eta bigarren aukera bezala, gure helbide elektronikora mezu bat bidaliz, (Izen-abizenak eta adina) sorginlarren@gmail.com -era.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide