SOS Laudioko Lamuza Parkea

Udal gobernu taldea ados dago SOS Laudioko Lamuza Parkearekin, baina aldundiaren ahalegina baloratu du

Erredakzioa 2017ko urt. 20a, 14:00
Terrazaren erabilera ahalbidetzeko eskatu dio SOS Laudioko Lamuza Parkeak Arabako Foru Aldundiari./ Aiaraldea

Laudioko EH Bilduk azaldu du ados dagoela SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak egindako aldarrikapenarekin, baina, aldi berean, adierazi du Arabako Foru Aldundiak ahalegin handia egiten ari dela.

Laudioko udal gobernu taldeak argitu du bat egiten duela SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren salaketarekin. Jon Ander Altube alkateordearen iritziz, Laudioko alderdi guztiak -nabardurekin- uste berekoak dira.

Hala ere, EH Bilduko bozeramaileak nabarmendu du balorazio ona egiten dutela Arabako Foru Aldundiaren ahaleginari buruz eta parkekoa zaharberritzea ezin dela gelditu.

Konponbidea

Udal gobernu taldeko kideak Kasinoko terrazaren afera konpontzeko aukerak daude epe motzean edo ertainean, aldeek adostasuna lortuz gero.

Frontoia estali

EH Bilduko ordezkariak aipatu du harremanetan dagoela Laudioko Udala Arabako Foru Aldundiarekin hainbat obra egiteko. Kultura Etxean zenbait hobekuntza gauzatu ez ezik (teilatuaren aldaketa, klimatizazio sistema, fatxada, leihoak, sistema elektrikoa...), aztertzen ari dira frontoia estaltzeko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide