Espainiako Gobernu Ordezkaritzak helegitea jarri du jaien datei buruzko galdeketaren kontra

Erredakzioa 2017ko urt. 21a, 10:58

Espainiako Gobernu Ordezkaritzak helegitea Laudion bihar egingo den herri galdeketaren aurka. Laudioko Natxo Urkixo alkateak adierazi du ez dutela jakinarazpen judizialik jaso.

Hedabideek zabaldu dute Javier de Andrés Espainiako Gobernu Ordezkari berriak helegitea jarri zuela atzo Laudioko jaien datei buruzko herri galdeketaren aurka. Natxo Urkixo alkatearen arabera, komunikabideetatik jakin dute helegitearen berri. Udal gobernu taldeak nabarmendu du herri galdeketa berdin egingo dela eta emaitza loteslea izango dela. Horretarako, ordea, ezinbestekotzat jo du herritarren parte hartzea, 16 urtetik gorakoena, hain zuzen. Izan ere, jaien data aldatzeko herritarren % 20 bertaratu behar dira bozkatzera, hots, 3.100 lagun. Alkateak aurreratu du bihar 21:30ean zabalduko dutela emaitza. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide