"San ValentHIL", maitasun erromantikoaren aurka Bagara Nor taldeak plazaratutako bideoa

Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 14:44

Laudioko trans eta emakume gazteon Bagara Nor talde feministak bideo hau plazaratu du San Valentin eguna dela eta. Maitasun erromantikoaren aurkako aldarria plazaratu dute bertan.

Irakurketa hau zabaldu dute bideoarekin batera:

Maitasun erromantikoak hil egiten gaitu, ito, zapaldu. Egunerokotasunean entzun ditzakegun “laranja erdia” eta “bizitzako amodioa”-ren ideiek ez digutelako gure bizitza nahieran bizitzeko askatasunik ematen. Eta egunero pairatzen ditugun kontrol, menpekotasun edota loturek hiltzerainoko gatibutasuna suposatzen digutelako.

Maitasun erromantikoaren ideia patriarkatuaren irautea bermatzeko dagoen mekanismo indartsuenetako bat dugu, emakumeak azpiratu eta sistemaren pean jartzen gaituena. “Maitasuna” da eraso, abusu eta esplotazio egoerak justifikatzeko erabili ohi duguna, “maitasuna” gure buruei uko egin eta gu geu baliogabetzeko erabiltzen duguna, eta “maitasuna” askotan inguruko beste harremanak alde batera uztea ekartzen duena.  Emakumeok ere patriarkatuak barnearazi dizkigun ideiak erreproduzitzen ditugu, eta hau ezin dugu onetsi. Onartezina zaigu emakumeoi heteropatriarkatua elikatu eta zabaltzen jarraitzea.

ASKI DA, BAGARA NOR! Bagara nor bera gabe bizitzeko eta ez dugu gure bizitza osatuko duten bikoterik behar aurrera egiteko. Ez dugu gure egunerokotasuna osatuko duten laranja erdirik behar; bai ordea garen bezalakoak onartu eta bizitzako tarte batzuk gurekin konpartituko dituztenak.

Horregatik, eta gehiagorengatik, gaur otsailak 14an, “maitasun erromantikoa” toxikoa dela salatzeaz gain, kalera atera eta ozen esan nahi dugu:

MAITASUN ERROMANTIKOAK HIL EGITEN GAITUELA!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide