Lanegun goizetan egin ahalko dira soilik lurperatzeak San Martingo hilerrian

Erredakzioa 2017ko ots. 16a, 07:00
Lanegun goizetara mugatu dituzte lurperatzeak San Martin udal-hilerrian. Argazkia: aiaraldea.eus

Funeraria Larraz S.L. enpresak idazkia plazaratu du dekretu horren aurka.

Dekretua plazaratu du Laudioko Udalak San Martin udal-hilerria dela eta. Dekretu horrek zehazten du zein izango den hilerrian lurperatzeak egiteko ordutegi berria: lanegunetan egingo dira, 8:00etatik 13:00etara.

Udalak adierazi du arduratu beharko dela ehorztetxea une horretara arte hilotzak kontserbatzeaz. Gorpuak ehorzteko dagoen epe legala bermatzeko moldatuko da soilik ordutegi hori.

Funeraria Larraz S.L. enpresako Vicente Larraz Barbarak idazkia bidali dio Laudioko alkateari, dekretu hori dela medio. Larrazen arabera, udalak bilerara deitu zuen enpresa abenduaren 20an.  “Bilera horretan ez ziguten azaldu zein izango zen udalak hartuko zuen jarrera, eta informatuta izango gintuztela adierazi ziguten”.

Ehorzketa enpresako kideak azaldu du hurrengo bilera urtarrilaren 25ean egin zutela, eta bertan entregatu ziela udalak egun bat lehenago (urtarrilaren 24an) indarrean jarritako dekretua” Enpresak adierazi du ez dagoela ados dekretuak planteatzen duen ordutegiarekin. “Enpresa pribatu baten gain utzi nahi dira udalari dagozkion gastu batzuk”. Larrazek adierazi du hileta-osasunaren araudiak zehazten duela hilotzak biltzeko aretoa egongo dela 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztietan.

Asteburuetan zerbitzurik ez
Aiaraldeko herri guztietan egiten du lan Larrazek. “Lurperatzeak ekitaldi erlijiosoen ostean egiten dira Amurrion, Okondon, Urduñan, Orozkon, Aiaran eta Artziniegan, asteko egun guztietan”, adierazi du enpresaren arduradunak, “udalerri horiek dituzten baliabideak Laudiokoak dituenak baino askoz murritzagoak dira, gainera”.

Asteburuetan zerbitzurik ez egotea ere kritikatu du Larrazek. “Gure enpresarentzat eta familientzat beharrezkoa da udaleko ordezkaria egotea. Ez da posible ostiraletik astelehenera arte ez egotea inor gertatu daitezkeen intzidentziei aurre egiteko. Jendeak ez du noiz hilko den erabakitzen”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide