Ibone Sanchez garaile denboraldiko lehen duatloian

Erredakzioa 2017ko ots. 16a, 14:00
Ibone Sanchez (erdian) Barakaldoko Duatloiaren irudi batean. Argazkia: Naike Ereñozaga Orue

42 segundotan gailendu zitzaion Sanchez bigarren korrikalariari.

Ibone Sanchez kirolari laudioarrak irabazi du denboraldiko lehen duatloia. Barakaldon egin zen lasterketa, eta Sanchez izan zen metara iristea lortu zuen lehen emakumea. 42 segundo beranduago iritsi zen bigarrena, eta ia hiru minutu geroago hirugarrena.

Parte hartzaileek 5,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten oinez, bizikletaz 20 eta oinez beste 2,5 egiteko gero.

Espainiako Txapelketan lehiatuko da apirilean
Datozen hilabeteetan beste hainbat lasterketetan parte hartzeko asmoa du Sanchezek. Martxoaren 11 eta 12an Taldekako Erlojupeko Espainiako Duatloi Txapelketan egongo da, Boiron (Galizia). Apirilaren 1 eta 2an  Vall D’Uixónen (Balentzia) egongo da, Espainiako Duatloi Txapelketan, eta hilabete bereko 22 eta 23an Avilesen (Asturias), Taldekako norgehiagokan. “Euskal Herrian baten bat gehiago egingo dut”, adierazi du kirolari laudioarrak, “baina momentuz ez dut aukeraketarik egin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide