Kultur sorkuntza Aiaraldean

Rober Bask musikari laudiorrak 6 izendapen lortu ditu Musika Independentearen Sarietan

Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 07:54
Rober Bask da Roberto Gomez laudioarraren izen artistikoa.

Zea Maysek, Xabi Solanok, Willis Drummondek, Triangulo de Amor Bizarrik, Vendettak, Shottak, Sr. Chinarrok, Ruper Ordorikak eta Robe Iniestak ere parte hartuko dute lehiaketan.

Roberto Gomez egile laudioarrak izendapenak eskuratu ditu hurrengo kategorietan: susperraldian dagoen artista, urteko abestia, album onena, grabaketa elektroniko onena, musika ekoizle onena eta diseinu grafikorik onena. Bestalde, Mónica González argazkilaria ere izendatu dute musikariari egindako irudiei esker.

Rober Bask da 42 urteko laudioarraren izen artistikoa eta musika elektronikoa lantzen du. Bere abestiak bandcamp-en entzun daitezke eta nahi duen oro animatu du bere alde bozkatu dezan.

Maik Falls ere izendatua
Laudioko Maik Falls gazteak ere 5 izendapen jaso ditu eta Zea Maysek, Xabi Solanok, Willis Drummondek, Triangulo de Amor Bizarrik, Vendettak, Shottak, Sr. Chinarrok, Ruper Ordorikak eta Robe Iniestak ere parte hartuko dute lehiaketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide