Alberto Aceroko obretako hesiaren kokapena kritikatu du EAJk

Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 13:35
Etxebizitzak eraikitzeko obrak direla eta jarri dute hesia. Argazkia: EAJ

“Puntu beltzak” sortu direla kritikatu du udal-talde jeltzaleak, besteak beste.

Alberto Aceroko obretako hesiak “segurtasun falta areagotu” eta “merkatariei min” egiten diela salatu du Laudioko EAJko Udal Taldeak.

Udal taldeak azaldu du hesiak “espaloi zati bat kendu” egiten duela eta espazioa murriztu egiten duela “Batzoki alboan kokatutako atarirako eta Kendas dendarako sarbideetan”. Bertako dendetako “segurtasuna eta salmentak” gutxiagotu egin diela adierazi dute jeltzaleek. Aparkatzeko dagoen tokia ere murriztu egin da, udal taldetik jakinarazi dutenez.

“Puntu beltzak”
Hortaz gain, EAJko kideek adierazi dute hesiak “puntu beltzak” sortu dituela, “oinezkoen segurtasunari kalte eginaz”.

Hori dela eta, “berehalako esku-hartze bat” eskatuko dio taldeak udal-gobernuari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide