Zubiko Etxeko parkeko obrak egiten ari den enpresari zigor espedientea aplikatzea ikertzen ari da udala

Erredakzioa 2017ko ots. 20a, 10:04
Martxoan amaituko dira obrak, udaletik aurreikusi dutenez. Argazkia: aiaraldea.eus

Otsailaren 10erako egon behar zen obra amaituta. Diru kopuru bat kenduko zaio enpresari atzeratzen den egun bakoitzeko.

Laudioko EAJren udal-taldeak prentsa oharra bidali du Zubiko Etxeko parkeko obrak direla eta. Alderdi Jeltzaleko kideek adierazi dute Zubiko Etxeko obrak egiten dagoen enpresari zigor espedientea aplikatzea aztertzen ari dela Udala.

Udal-Gobernutik baieztatu egin dute informazio hori. Jonander Altube alkateordeak azaldu du obra amaitzeko bi denbora luzapen eman zaizkiola enpresari. “Otsailaren 10ean amaitu zen bigarren luzapena”, adierazi du Altubek, “enpresak hirugarren luzapen bat eskatu du, baina ez zaio emango”. Horren ordez “zigor espedientea” aplikatuko zaio, atzeratzen den egun bakoitzeko diru kopuru bat kenduaz. “Obra ordaintzerako orduan kopuru hori kenduko zaio aurrekontuari, atzeratutako egunengatik biderkatuta”.  

Martxoaren erdialderako amaitua
Udaletik aurreikusi dute obra martxoaren erdialderako amaitua egongo dela. EAJren udal-taldeak, bere aldetik, gogorarazi du parkearen egokitzapen proiektua berari esker gauzatu dela, “2016 urterako EH Bildurekin erdietsitako aurrekontu-akordioetan aintzat hartu eta gero”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide