Laudiokoa da absentismo altuena duen bigarren ertzain-etxea

Erredakzioa 2017ko ots. 23a, 12:00
Laudioko ertzain-etxea, artxibo irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

%18,34koa izan zen absentismo tasa Laudioko komisarian iragan abenduan. Brigada mugikorra da batezbesteko altuena duen unitatea.

Ertzaintzaren lan absentismo datuak plazaratu ditu El Correo egunkariak. Datu horien arabera, Laudiokoa da absentismo altuena duen bigarren ertzain-etxea. Iragan abenduan % 18,34ko absentismoa erregistratu zen eskualdeko komisaldegian. Muskizko polizia etxea da lehena zerrendan, %25,79ko absentismoa izan baitzuen abenduan. Hilabete horretan % 12,42koa izan zen Ertzaintzaren absentismo batezbestekoa. Datu horrek adierazten du eguneko 770 ertzaina ez direla lanera joaten EAEn. Araba da batez besteko altuena duen herrialdea, % 14,58rekin.

Absentismo gehien, brigada mugikorrean
Polizia dibisioaren arabera aldatu egiten da absentismo tasa. Brigada mugikorra da lehena, % 17,14ko batezbestekoarekin. Arkauteko irakasleen artean % 15,56koa da absentismoa eta % 12,58koa Zaintza eta Erreskate Unitatean. Tasa baxuena Arabako Trafiko Unitatearena da, % 10,83ko batezbestekoarekin.

Langile publikoen artean dagoen absentismoa (Osakidetzakoa kenduta) bikoizten du Ertzaintzarenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide