SOS Laudioko Lamuza Parkea

Kasinoaren terrazak erabilera publikoa izan dezan obrak egingo ditu Arabako Foru Aldundiak

Erredakzioa 2017ko ots. 27a, 11:17
270 metro koadro ditu Kasinoaren terrazak. Argazkia: aiaraldea.eus

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak iragarri du gaur Arabako Batzar Nagusietan Lamuza parkeko kasinoaren terrazak erabilera publikoa izan dezan lanak gauzatuko direla.

Esku-hartzeak ez du kasinoaren itxura aldatuko. Cristina Gonzálezek azaldu du: “Bermatze egitura jarriko da eraikinean, ezkutatuta; beste eskailera bat eraikiko da barrualdean terrazara igotzeko, terraza husteko gaitasuna hobetu dadin; eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako igogailua jarriko da”.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak eskatu zion Arabako Foru Aldundiari proiektua aldatzeko terraza herritarrek erabili ahal izan dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide