29 kilometroko ibilbidea prestatu dute larunbateko Mugagabe-Trail Laudiorako

Erredakzioa 2017ko mar. 2a, 13:42
Iazko edizioko irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

Bi ibilbide izango ditu lasterketak: luzea eta herrikoia.

Larunbat goizean (martxoak 4) egingo da Mugagabe-Trail Laudio Lasterketa. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta, aurrekoetan bezala, bi ibilbide izango ditu. Ibilbide luzea 29 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibela izango ditu. 9:30ean hasiko da eta hainbat menditik igaroko da: Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Galarraga, Alpitxu…

Ibilbide herrikoia motzagoa izango da. 10 kilometro izango ditu, 500 metroko desnibelarekin. 10:00etan hasiko da. Alpitxu inguratu eta Goikoganeko mendiaren magalera igoko dira parte hartzaileak.

Izen ematea itxita
Bi probak Aldai Plazan hasiko dira. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.  Hala ere, antolatzaileek herritarrei luzatu diete mendira edo Aldai Plazara gerturatzeko deialdia, “parte hartzaileei animoak emateko”.

Lasterketari buruzko informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide