Ibone Sanchez garaile Basauriko Duatloian

Erredakzioa 2017ko mar. 6a, 07:57
Ibone Sanchez podiumean. Argazkia: Ibone Sanchez (Facebook)

Barakaldoko Duatloian ere lehen postua lortu zuen korrikalari laudioarrak otsailean. Naiara Lekanda lauidoarrak 3. izan zen Erandion.

Ibone Sanchez laudioarrak irabazi du Basauriko Duatloia emakumezkoen kategorian. Lourdes Oiartzabal izan da bigarrena.

Indartsu hasi du duatloi denboraldia Sanchezek. Barakaldoko Duatloian ere lehen postua lortu zuen korrikalari laudioarrak, otsailean.

Datozen hilabeteetan beste hainbat lasterketetan parte hartzeko asmoa du. Hurrengo asteburuan Taldekako Erlojupeko Espainiako Duatloi Txapelketan egongo da, Boiron (Galizia). Apirilaren 1 eta 2an, aldiz,  Vall D’Uixónen (Valentzia) egongo da laudioarra, Espainiako Duatloi Txapelketan.

Naiara Lekanda

Pasa den astean Arrigorriagan emaitza onak eskuratu ostean, asteburuan 3. postua lortu zuen Naiara Lekandak Erandion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide