Bide publikoen inbentarioa egingo du udalak

Erredakzioa 2017ko ots. 10a, 12:17
Ibilgailuentzako zein oinezkoentzako bideak ikertuko dituzte. Argazkia: Kepa Castro

Aurkezpen publikoa egingo dute otsailaren 21ean, 19:00etan Kultur Etxean.

Okondoko Udalak jakinarazi du herriko bide publikoen inbentarioa egingo duela. Zerrenda horren barruan sartuko dituzte “ibilgailuentzako bide nagusiak” zein “zoladurarik gabeko oinezkoentzako bideak”.

Gorosti Neurketak S.L. kontratatu du udalak lan hori egiteko. Ingeniaritza enpresak 12 hilabete baliatuko ditu lan hori egiteko, eta “metodo historiko-geografikoa” erabiliko du. Udaletik adierazi dute “garrantzi berezia” emango zaiola hasieratik “auzokideen zein interesa duten pertsona guztien parte hartzeari”.

Bilera irekia
Horri begira, erabiliko den metodologiaren aurkezpen publikoa egingo du enpresak otsailaren 21ean, Sendo S.L. enpresako teknikariekin batera. 19:00etan izango da zita, Kultur Etxean. Udaletik adierazi dute “garrantzi handikoa” dela aurkezpenera “informazioa eta iradokizunak” eramatea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide