AP-68ak Bizkaiko gainontzeko autobideek dituzten hobariak izatea eskatu du udalak

Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 07:00
Bilbo eta Zaragoza lotzen ditu AP-68 autobideak. Argazkia: total 13 (flickr)

Autobidearen eskuduntza Espainiako Gobernutik Eusko Jaurlaritzara igaro behar dela ere aldarrikatu du udalak.

AP-68 autobideak hobariak izatea eskatu du Orozkoko Udalak. Udaletik azaldu dute urte hasietatik bizkaitarrek “gehienez 30 euro” ordaindu behar dituztela hilean “Supersur, AP-8 eta Artxandako tuneletako autopistak” erabiltzeko. “Baina hobari horretatik kanpo geratu dira AP-68 autobideko erabiltzaile bizkaitarrak”.

Hori dela eta, pertsona horiek “gainontzeko bizkaitarrek baino eskubide gutxiago” dituztela salatu du udalak, eta azpimarratu du arabarrek hobariak jasotzen dituztela Arabako Foru Alduditik autobide hori erabiltzegatik, “AP-68a Espainiar Estatuaren eskuduntzakoa izan arren”.

Hori dela eta, bi eskaera zehatz egin ditu udalak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Espainiar Estatuari autobidearen eskuduntza erreklamatu diezaiola eskatu du. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundira zuzendu da, instituzio horrek jarri ditzan arabarrek dituzte hobarien tankerako batzuk.

EH Bilduren ekimena
EH Bildu dabil urte hasieratik AP-68rako hobariak eskatzen, eta mozioak aurkeztu ditu Hego Uribeko udalerrietan (Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo barne).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide