Ibai Isusi bigarren Bizkaiko Boulder Txapelketan

Erredakzioa 2019ko api. 15a, 07:00
Ibai Isusi txapelketaren une batean. / Ekaitz Anda

Alex Duran laudioarrak ere lortu zuen finalera pasatzea. Bilboko Piu Gaz rokodromoan egin zen norgehiagoka. 

Iragan apirilaren 6an egin zen Bizkaiko Boulder Txapelketa Bilboko Piu Gaz rokodromoan. Ibai Isusi orozkoarrak bigarren postua erdietsi zuen norgehiagokan, Martin Urrutia elorrioarraren aurretik eta Andoni Esparta bilbotarraren atzetik. Alex Duran laudioarrak ere lortu zuen finalera pasatzea.

“Laudioko, Orozkoko eta Aretako jendea egon zen lehiatzen”, azaldu du Isusik, “horrez gain,OPEN formatua ere izan zuen txapelketak, hainbat  adin eta mailetako eskalatzaileak batuz”. Kirolariak azaldu duenez, 127 parte hartzaile egon ziren guztira, “ horietatik 63 hamasei urte baino gutxiagokoak”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide