"Galtzean dagozan gauza asko ez galtzearren sortu genduan ADRAtan alkartea"

Aitor Aspuru Saez 2013ko urt. 28a, 08:38

KOLDO ULIBARRI (Urduña, 1985) filologoa eta historiazalea da. Urduñako hainbat herritarrekin Adratan elkartean aritzen da. Elkarte honen sorrera eta filosofiaren inguruan mintzatu da.

ADRAtan elkartean zaude. Nola jaio zen elkartea?

KOLDO ULIBARRI (Urduña, 1985) filologoa eta historiazalea da. Urduñako hainbat herritarrekin Adratan elkartean aritzen da. Elkarte honen sorrera eta filosofiaren inguruan mintzatu da.

ADRAtan elkartean zaude. Nola jaio zen elkartea?

Urduñak daukon historia aberatsa dala eta, hainbat jentek ekosi genduen hori historiori batu eta zabaldu behar zala, eta galtzean dagozan gauza asko ez galtzearren sortu genduan ADRAtan alkartea. Bakotxak bere etsean egiten zituezan horrek beharrorrek (huriaren historia jaso) batzaiteko edade askotako pertsonak lotu ginean alkartean, eta gaure pasino bakarra historia ikistea da; baie eskola-liburuetan eta ikisten dan historia baino, herritar zeheak bizi euen historia interesetan jaku.


ADRAtan izena jartzea ez da kasualitatea, nondik dator ideia?

Adra Lendoñon gorde dan berbea dogu, “auzobeharrari” edo Aiarako beste lekuetan “bereda” esaten jakon zerari geituteko erabilten dana. Berbea interesgarria jaku euskieraz eta erdieraz erabilten dalako, baie aren jatorria arabiarra ei dalako bere; honek, gaure eritziz, Urduña zer dan argi adierazten dau: jatorri askotarik etorririko gauzak batzaiten daben huria. Adra berbari euskal inesiboa (nola kasua) gehitu dautsegu arian gabizen talde bat gareala adierazteko.


Zer ekimen mota egin dituzue? Etorkizunean zeintzuk dira zuen asmoak?

Lehen esan legez, herri zehearen historia interesetan jaku eta horretan gabiz, hori historiori batzaiten; oraintxe Urduñan egon zirean ogibehar ezbardinak zeintzuk direan jasoten eta, honegaz batera, urduñarrek itzitako argazkiekaz bilduma sano handi bat batzaiten gabiz. Baie batzaiteaz ganera, jasorikoa herriari ezagutarazo gura geunke bere, eta hau erakusketen eta berbaldien bidez egiten dogu. Atzenik, alkartearen beste helburu bat Urduñako historiaz arduraten direan ikertzaileai behar daudien laguntzea emoitea da. Gerora begira, aipaturiko helburu honeik sendotu gura geunke, erakusketa eta berbaldi barriak eginik eta gai barriak jorraturik.


Zein da oinarritzat hartu duzuen filosofia?

Edonok parte hartu lei alkartean, gutako inor ez da ikertzaile profesionala baie guztiok bizi izen dogun historia da jaso gura doguna; beraz, herritar bakotxaren jakintzatik hasiten gara. Partehartzaile izatea gura dogu, geuk baino bizitza luzeagoa izan daudien pertsonak dira gauri historia irakatsi daikeguenak eta honeei itaundutea eta jasotea edonork egin lei; eta informazino hori sano baliagarri izen daite beste ikertzaile batzuentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide