Astelehena, urriak 30



19:00

Irakurle kluba

Udal liburutegia, Laudio | Tailerra

Ekimen bat nagusientzat eta euskarazkoa izango da, Txani Rodriguez idazle laudioarraren eskutik. Urriaren 30ean, azaroaren 20an eta abenduaren 18an izango dira saioak 19:30ean. Gainera, beste klub bat egongo da 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Jarduera biak Udal Liburutegian izango dira eta izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da.

Irakurle kluba Udal liburutegia

Ekimen bat nagusientzat eta euskarazkoa izango da, Txani Rodriguez idazle laudioarraren eskutik. Urriaren 30ean, azaroaren 20an eta abenduaren 18an izango dira saioak 19:30ean. Gainera, beste klub bat egongo da 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat. Jarduera biak Udal Liburutegian izango dira eta izena emateko epea urriaren 23an bukatuko da.


20:00

"Handia"

Amurrio Antzokia, Amurrio | Zinema

Sarrera: 3,6 euro

"Handia" Amurrio Antzokia

Sarrera: 3,6 euro


20:30

"Errepresioari autodefentsa" mobilizazioan parte hartzeagatik auziperatutako gazteen eladeko elkarretaratzea

Laudio | Aldarrikapena

"Errepresioari autodefentsa" mobilizazioan parte hartzeagatik auziperatutako gazteen eladeko elkarretaratzea

23:00

Orozkoko filma laburren lehiaketa (parte hartzeko azken eguna)

Orozko | Lehiaketa

Orozkoko filma laburren lehiaketa (parte hartzeko azken eguna)


19:30
19:00

Txirrindula zaharren erakusketa

Etnografia Museoa, Artziniega | Erakusketa

Txirrindula zaharren erakusketa Etnografia Museoa


18:00
20:00

Enplegua bilatzeko motibazio-pilulak

Refor enpresaldea, Amurrio | Ikastaroa

Jarduera hau, Amurrioko Udalaren Gazte Enplegu Planak diruz lagundua, ReforAmuriro Enpresaldean egingo da lau asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte. Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu... Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun).   Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”. Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du. Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu.   Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da. Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

Enplegua bilatzeko motibazio-pilulak Refor enpresaldea

Jarduera hau, Amurrioko Udalaren Gazte Enplegu Planak diruz lagundua, ReforAmuriro Enpresaldean egingo da lau asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte. Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu... Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun).

 

Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”. Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du. Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu.

 

Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da. Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.



08:00
22:00

Laudioko VIII. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa

Herriko tabernetan (kartelean zehaztutakoak), Laudio | Jardunaldia

Laudioko VIII. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa Herriko tabernetan (kartelean zehaztutakoak)


18:00
22:00

Mikologia ibilbidea

Herriko tabernak, Laudio | Lehiaketa

APILLek, udalaren babesarekin, VIII. Pintxo eta Kazolatxo Mikologiko Ibilbidea antolatuko du. Ospatuko dute urriko 28tik azaroaren 1era. 20 tabernatan aukera emango dute 26 proposamen dastatzeko; 15 pintxo eta 11 kazolatxo. Bezeroek parte hartu ahalko dute herri bozkaketan, euren pintxo eta kazolatxo gogokoena hautatuta. Horretarako, ibilbidearen orria lortu beharko dute eta 6 lokal ezberdinetan zigilatu, bat inguruko auzoetakoa izan beharko da. Txartel guztien artean zozketatuko dute bi lagunentzako bidaia Saloura Viajes Arabaren eskutik eta 3 mikologia menu Laudioko tabernetan, bi pertsonentzakoak izango dira eta 60 eurokoak.

Mikologia ibilbidea Herriko tabernak

APILLek, udalaren babesarekin, VIII. Pintxo eta Kazolatxo Mikologiko Ibilbidea antolatuko du. Ospatuko dute urriko 28tik azaroaren 1era. 20 tabernatan aukera emango dute 26 proposamen dastatzeko; 15 pintxo eta 11 kazolatxo.

Bezeroek parte hartu ahalko dute herri bozkaketan, euren pintxo eta kazolatxo gogokoena hautatuta. Horretarako, ibilbidearen orria lortu beharko dute eta 6 lokal ezberdinetan zigilatu, bat inguruko auzoetakoa izan beharko da. Txartel guztien artean zozketatuko dute bi lagunentzako bidaia Saloura Viajes Arabaren eskutik eta 3 mikologia menu Laudioko tabernetan, bi pertsonentzakoak izango dira eta 60 eurokoak.