Azaroaren 14tik 21era egingo da ikastaroa, 9:00etatik 14:00etara (31 ordu guztira)
Tokiko Garapen Agentziak eta Merkataritzaren Bulego Teknikoak antolatu dituzte hurrengo ikastaroak, autonomoei eta mikroenpresei zuzenduta. Jarduera dago Mikroenpresa Digitala (Spri taldea) agendaren barruan eta Arza eraikinean emango dituzte. Informazioa eta izen ematea: 94 403 49 80.
Tokiko ekoizleak trebatzeko saioak antolatuko ditu Hazi Fundazioak. Izena emateko info@zabaia.eus posta elektronikora idatzi behar da edo 945 399 013 telefono zenbakira deitu.
Aiaraldeko jabekuntzarako LAIA Eskolaren bitartez, antolatuko dituzte 4 emakumeek hobeto ezagutu ditzaten euren buruak eta dauzkaten tresnak, aurre egiteko abusuari eta sexismoari. Berdintasuna sustatzeko tailer horiek ostegunetan izango dira; urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 9an eta 16an 17:30etatik 19:30ak arte Kultura Etxean. Leku mugatuak egongo dira eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute, gutxienez 3 egun lehenago abisatuta. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jo behar da Berdintasun Sailera: 94 403 48 50.
Udal Berdintasun Zerbitzuak hitzaldia antolatuko du Mikel Otxotorena soziologo eta Genero eta Maskulinitatearen nazioarteko aholkulariaren eskutik. BIOK taldearen laguntzaz, solasaldiak landuko ditu maskulinitate eta feminitate eredu patriarkalak, aldi berean, tradizionalak eta hegemonikoak diren balioen alternatibak jorratuko dituzte. Hitzordua azaroaren 9an izango da, 19:00etan Erabilera Anitzeko Aretoan.
Jarduera hau, Amurrioko Udalaren Gazte Enplegu Planak diruz lagundua, ReforAmuriro Enpresaldean egingo da lau asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte. Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu... Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun). Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”. Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du. Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu. Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da. Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.
Olio erabilita baliatuta xaboia egiteko tailerrean emango ditu Laudion Egin Elkarte Agroekologikoak. Azaroaren 9an ostegunean izango da saio bat 16:00etatik 19:00ak bitartean eta azaroaren 11n larunbatean 10:00etatik 13:00ak arte. Izena emateko 620 246 172 telefono zenbakira idatz edo dei daiteke. 10 euroko balioa izango du izena emateak eta 5 bazkide izanik.