Azaroak 13 (Astelehena) - 20:00etatik aurrera > Gattaca - Vegan Emocrust (Txekiar errepublika) https://gattaca.bandcamp.com/ > Hledaní - Vegan folk/punk (Txekiar errepublika) https://hledani.bandcamp.com/ > Cult of Misery - Crust/Metal ustela (Bilbo) https://cultofmisery.bandcamp.com/album/split-7 // HURBILDU ala HIL!
17:00 Gaileta tailerra eskolan Biel sukaldariarekin. 18:15 Trikitailerra Nagusi Etxean. 20:00 Euskal Dantzak Kultura Etxean.
Jarduera hau, Amurrioko Udalaren Gazte Enplegu Planak diruz lagundua, ReforAmuriro Enpresaldean egingo da lau asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte. Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu... Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun). Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”. Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du. Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu. Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da. Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.
Zolloko San Martin jaiak ospatuko dituzte azaroaren 10, 11, 12 eta 18an
Mazzantini zezen klubak argazki erakusketa antolatuko du Iván Fandiño toreatzailearen omenez azaroaren 11tik 18ra bitartean Kultura Etxean. Irudiak Libertad Rodriguezek, Manu de Albak eta Iñaki Artetak egin dituzte. Lan egunetan zabalik egongo da 18:00etatik 20:30ak arte eta jai egunetan 10:00etatik 13:00ak bitartean eta 18:00etatik 20:00ak arte.