Film argentinarra. 3 euro balioko du sarrerak. 12 urtetik gorakoentzako filma, 98 minutuko iraupenekoa.
Eskulanetako saio aparta, txori-lumak koloreztatzeko. Jarraian, askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30etatik 19:30etara. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko udal ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
San Filippo elkarteari bideratuko diote dirua.
18:00 // Igel txapelketa umeentzat 19:00 // Helduentzako igel txapelketa 20:00 // Herri afaria 21:00 // Poxpolu enkantea 23:00 // Erromeria 04:00 // Txintxortada
Erakusketa honela antolatuta dago: metro bateko zabalera eta 1,80 metroko altuera duten sei panel eta argibide-panel bat –erakusketaren zergatia azaltzeko– daude eta kantadera batean koaderno bat dago, nahi duenak proposamenen bat edo erakusketaren gaineko iritzia eman dezan. Antolatzaileek proiektuak onarpen zabala duela azpimarratu dute, zeren eta, argazkien bidez –adierazpen sozial modu gisa–, bide-problematika agerian jarri baitu. Argazki berriak ere badaude, zeinetan oinezkoen edo txirrindularien arrisku-egoerak –beraiek edo beste batzuek sortuak– agertzen diren. Aldi berean, argazkien eskutik, erakusketa ibiltarira bertaratzen direnek gogoeta egin dezaten sustatzen da.