11:00 – 14:30 PUZGARRI PARKEA eta GYNKANA Foru plazan. Parte hartzeko bizikleta eta kaskoa eraman beharko da. Euria egiten badu Josefinoetako jolastokira mugituko da parkea. 11:30 Arrastariako agintarien ERROMESALDIA Antzinako Andra Mari Santutegira. 12:00 MEZA Antzinako Andra Mari Santutegian. 12:30 BATIBOMBA eta BURUHANDIAK askatzea. 13:30 KANTU POTEOA eta kale animazioa, Urduñako OILARRAK eta GETXA GOI txistulari taldearekin. 14:30 HAURRENTZAKO HERRI BAZKARIA Gernika plazan. Bokata, edari eta postrearekin, 2,50€. Tiketak salgai Alondegian maiatzaren 3ra arte, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara. 16:30 HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA GELO TROMPALARIrekin Gernika plazan. 18:00 HAURRENTZAKO BERBENA KANTU KOLORErekin Gernika plazan.
Solastiar emakumeen sustapenerako kultura elkarteak tailerra egingo du maiatzaren 2an eta 9an, asteazkenak, 16:45ean, Kultura Etxean, "Emakume kontzienteak emozio osotasunera eta Berdintasunera aurrera egiten", hain zuzen. Hizlaria Marian Urretxu gizarte langilea eta trebatzailea izango da. Landa eremuko Arabako Emakumeen sareak antolatuta.
Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak bilera deitu du maiatzaren 9an, asteazkenean, 18:30ean Martxoaren 8ko egitarauan burututako ekintzak baloratzeko. Erabilera anitzeko udal aretoan izango da hitzordua eta gai gehiago landuko dira, Laia Eskola, besteak beste.
Udagazte Udalekuak uztailean egingo dituzte eta izena emateko epea ekainean izango da.